UKUribe Kosta BHISistema eragileak · Batxilergoko 2. maila
Windows · Kasu didaktikoak

Instalazioaren erabakiak

Prestaketatik egiaztapenera. Informazioa falta denean, gelditzea ere erabaki egokia da.

Aukeratu erabaki bat eta irakurri azalpena. Ondoren idatzi zure arrazoibidea praktikaren erantzun-orrian. Ez da benetako sistemarik aldatzen.

1. Bateragarritasuna

8 GB RAM, 256 GB SSD, UEFI eta TPM 2.0. CPU modeloa eta gainerako baldintzak egiaztatu gabe.

Zer egingo zenuke?

2. Datuen babesa

USB diskoan kopia bat dago, baina inork ez du ireki.

Zer egingo zenuke?

3. Helburuko diskoa

Kopia egiaztatuta dago. Sistemaren SSDa 256 GB-koa da; babeskopia duen USB diskoa 1 TB-koa. Eredu eta identifikazioak egiaztatu dira.

Zer egingo zenuke?

4. Amaierako egiaztapena

Mahaigaina agertu da. Instalazioa amaitutzat eman nahi duzu.

Zer egingo zenuke?
Itzuli praktikaren argibideetaraI02 erronka